Haur eskoletako behin betiko zerrenden eta matrikulazio epeen argitalpenak atzeratu dituzte

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 17a, 18:11
Lezkairuko haur eskola.
  • Hezkuntza Sailak eta Iruñeko Udalak maiatzaren 18an argitaratzea "ezinezkoa" dela adierazi dute, jasotako erreklamazio kopurua dela eta.
  • Data berriak "ahal bezain laster" jakinaraziko dituzte.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Iruñeko Udalak Iruñeko haur eskolei dagozkien behin betiko zerrendak eta matrikula-epeak argitaratzeko ezarritako datak atzeratzea erabaki dute, bai hiriburuko Udalaren titulartasunekoak, bai Hezkuntza Departamentuaren titulartasunekoak.
 
Iruñeko eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloan onartzeko behin-behineko zerrendei aurkeztutako 375 erreklamazioak aztertu eta ebazteko behar den denbora "ezinezko" egiten du behin betiko zerrendak argitaratzea urtarrilaren 25eko 9/2023 Ebazpenean aurreikusitako datan, 2023ko maiatzaren 18an. Izan ere, erreklamazio horiek eskola horietan onartzeko behin betiko zerrendak argitaratu aurretik ebatzi behar dira, bi administrazioek azaldu dutenez.
 
Hori dela eta, eta erreklamazio horiek ebazteko egin behar diren jarduketetan "zorroztasun juridiko handiena bermatzeko", onarpen-prozesuan jarduteko epeak aldatzeko aukera ematen da, aipatutako ebazpena aldatuz, behar bezala justifikatutako inguruabarrak daudenean, kasu honetan bezala.
 
Aipatutako eskoletarako behin betiko zerrendak eta matrikulazio-zerrendak argitaratzeko data berriak "ahal bezain laster" jakinaraziko dituztela iragarri dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!