M28 udal eta foru hauteskundeak

Iruñeko Gizarte Zerbitzua indartuko duela adierazi du Saizek

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mai. 15a, 13:17

PSNk Adinekoen zinegotzigoaren sorrera bultzatuko duela gaineratu du.

PSNren Iruñeko zerrendaburu Elma Saizek alderdiak adinekoen mesede proposatzen dituen neurriak aurkeztu ditu Santa Maria la Real auzuneko udal egoitzaren aurrean.

Legegintzaldi honetan Maite Esporrin bozeramaile zutelarik Na+ekin lerraturik pribatizatzen ahalegindu ziren Etxeko Arreta Zerbitzua indartuko duela zin egin du Saizek besteak beste.

Adineko, Zahartze Aktibo eta Bizi Kalitaterako zinegotzigoa plazaratu du. Arlo soziala indartzeko konpromisoarekin bat egin du PSNk.

Auzo unitateetan psikologia zerbitzua txertatzea proposatu du Saizek. Azkenik mahai gainean jarri du Iruñeko Jendarte Zerbitzuaren zentroaren sorrera, gogoraraziz hiriak halakorik ez duela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!