Sanduzelaiko biribilgunearendako konponbidea eskatu dute kalean bizilagunek

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 12a, 14:06

Hauteskunde kanpainaren hasieran indarra egin nahi dute Sanduzelaiko bizilagunek, beren auzoa lau zatitan banatzen duen biribilgunearen arazoa konpondu nahiean. Ehunka lagun irten ziren manifestazioan, hautagaiei behin betiko soluzioa eskatzeko.

Ez da lehendabiziko aldia kalera irten direla, baina Sanduzelaiko bizilagunek hauteksunde kanpainak suposatzen duen interes unea probestu nahi izan dute auzoak pairatzen duen egoera hautagaien eztabaidaren erdigunean jartzeko. Kexu dira aspaldidanik, Sanduzelai lau zatitan banatzen duen biribilgune erraldoia eta Iruñeko iparraldeko sarrera den lau erraileko errepidearekin. Azken urteotan asmo onak aditu dituzte ordezkari politikoen aldetik baina baita trabak jaso udal gobernuaren partez. Horregatik, hauteksunde kanpainn behin betiko konpromezuak eskatu dizkiete, biribilgunea eta errepidearekin amaitu eta kohesionatutako eta porlanezko oztoporik gabeko auzoa eraikitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!