Gizon bat hil da Arrotxapean, bikotekideak labankadaz eraso ostean

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 10a, 16:11
Arrotxapea auzoko Bernardino Tirapu kalea.

Eguerdiko 14:15 inguruan gertatu da erasoa eta ustezko erasotzailea atxilotu dute. 

Gizonezko bat hil da asteazken honetan Iruñeko Arrotxapea auzoko Bernardino Tirapu kalean, bikotekideak labankadaz eraso ostean.

Gertaera 14:15 eta 14:30 bitartean jazo da eta gizona suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Erasoa etxebizitza batean gertatu omen da poliziak adierazi duenez, eta ustez gizonak denbora izan du laguntza eske eraikinaren atariraino iristeko.
 
Iruñeko Udaltzaingoak ustez labankada eman dion emakumea, gizonaren bikotekidea, erasotzailea delakoan atxilotu du. 
 
Foruzaingoa erasoa gertatu den tokian da.   

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!