Sanferminetarako 57 egun falta direlarik, festetako beste ikur bat azaldu da hirian, Caritaseko Tonbola. Astelehenean hasi ziren beharginak Sarasate pasealekuan lanean, txarteldegia eta sariak pilatuko dituzten bi guneak eraikitzen. Iaz bi milioi txartel saldu ziren. Datorren astean ezagutuko dira aurtengo zozketaren nondik norakoak.