"Ez da lehendabiziko aldia horrelako egoeran nagoela" adierazi du Raul Lopez (Barakaldo 1971), "Aurretik ere irabazi dut Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel lehiaketa, baita Tafalla, Altsasu edo ta Atarrabiako festetakoa ere". Lopez, Barakaldon jaioa bada, Lizarran bizi da 6 urte zituenetik. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta orduz geroztik kartelgintzan diardu.
"Entzierroaren une bat jaso nahi izan dut kartelean" azaldu du Lopezek, "Entzierroa oso dinamikoa da, abiadura du, indarra du, kontrola ezina da; hori da hain zuzen islatu nahi dudana. Zuk entzierrorako prestatu zaitezke baina inoiz ez dkaizu zer gerta daitekeen, eta kartela ere gauza bera da, kontrolatu nahi ditudan tinta tantak daude baina azalaren gainera erortzean deskontrolatzen dira".
“Instante” (“unea”) Lizarrako Raul Lopezek egindako kartelak iragarriko ditu 2023ko #Sanferminak
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) May 9, 2023
13.30ean @fm983irratia n pic.twitter.com/OQMszzOTRZ
Pandemiaren aurreko urteetan erregistratutakoen antzekoa izan da, 2019an izan ezik, orduan parte-hartzea izugarri handitu baitzen ikastetxe bateko obra batek lehiaketan parte hartzean. Hain zuzen ere, parte-hartzea ez baldintzatzeko, oraingo honetan obren anonimotasuna eskatu da prozesu osoan zehar, gaur arte, orduan ematen baita ezagutzera kartel irabazlea.
Ohi bezala, botoa emateko bide erabiliena Udalaren webgunea izan da, 3.945 boto baliodun erregistratu baitira jasotako 6.242 botoetatik, hau da, % 63,2. Civivox sareko boto presentziala 2.182 izan da, % 34,9. Bestalde, 010 zenbakiaren bidez 115 boto eman dira guztira, hau da, jasotako boto baliodunen % 1,8.
Azken zenbaketan, aurkeztutako obretatik hiru gailendu dira. 'Instante' -k bereganatu ditu boto gehienak, eta hamar bototik hiru lan honetarako izan dira. Bigarren postuan Alfredo Leon Mañuren '204 horas ' geratu da, 1.551 botorekin ( % 24,9). Hirugarren postuan, Martín Lasaga Cortésen 'Bederatzi letra, bederatzi egun, bederatzi ikur' izenburupean, 897 botorekin ( % 14,4).