Aspek eta Baikok prest dute aurtengo Sanferminetako eskupilota eskaintza. Bederatzi jaialdi izanen dira urtero bezala eta 8.100 sarrera jarriko dira salgai. Aurtengo prezioek igoera txikia izan dute, bost eurokoa, honela, kantxako sarrerek 35 eta 55 euro arteko prezioa izanen dute eta harmailetan 20 eta 55 euro artean salduko dira sarrerak.
Uztailaren 7an lau t´erdiko finala jokatuko da goizean eta beste egun guztietan arratsaldez eta ilunabarrean izanen dira jaialdiak. Arratsaldeko bostetan uztailaren 8an eta 9an eta gaueko 22:15ean beste egun guztietan.
Sarrerak erosteko bide bakarra
Sarrerak bihar jarriko dira salgai, eguerdiko 12etatik aurrera. Bide bakarra izanen da haiek erosteko, www.entradasfronton.com webgunearen bitartez.