Gaur arratsaldean Osasunari harrera eginen diote erakundeetan

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 8a, 07:48

2019an igoera lortu zutelarik, Osasunako jokalariei Udaletxe plazan egin zitzaien ongietorria. (Argazkia: Osasuna).

17:00etan izanen da harrera Iruñeko Udaletxean. 18:00etan, Nafarroako Jauregian.

Galdu arren, Sevillan irudi bikaina eskaini zuten bai Osasunako jokalariek, baita haren zaleek ere. Denak bueltan dira jada, eta gaur jokalariei harrera eginen diete erakundeetan.

17:00etan, Iruñeko Udaletxean harrera eginen diete, eta eraikineko balkoi nagusira aterako dira, zaleei sostengua eskertzera. Horren ondotik, Nafarroako Jauregira joanen dira, 18:00etan Foru Gobernuaren agurra jasotzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!