Iruñeko Udalak bi aurrera aukera aurreikusi ditu Osasunarentzat. Baldin eta finala eta hartara Kopa irabazten badu, harrera igandean izanen da, 19:15ean. Baldin eta finala galtzen badu, biharamunean, astelehenarekin eginen dute, 17:00etan. Batera zein bestera, Euskalerria Irratiak zuzenean emanen du harreraren berri.