Iruñeko Udalak lau pantaila erraldoi paratuko ditu Gazteluko plazako kioskoan, 5x3 metrokoak, bihar, 22:00etan, Osasunaren eta Real Madriden arteko Kopako final handia ikusi ahal izateko. Iragarri dutenez, 20:00etatik aurrera, musika animazioa izanen da. Halaber, Udaletxearen fatxadan elastiko gorri erraldoia paratuko dute, taldea sostengatze aldera.