Iruñerriko hiri garraioak zerbitzua areagotuko du Errege Kopako finala dela eta

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 4a, 19:07
  • Ostiralean eta larunbatean linea guztietan eta gau osoan zehar egongo da zerbitzua.
  • El Sadar estadiora gerturatzeko zerbitzu berezia egokitu da.

Eskualdeko Hiri Garraioaren (TUC) gaueko zerbitzuak ordutegiak aldatuko ditu maiatzaren 5eko gauean, Errege Kopako finala dela eta beste garraioekin lotzeko joan-etorriak errazteko. Ostiralean eta larunbatean gaueko linea guztiek gau osoan zehar zerbitzua eskainiko dute; larunbaterako ordutegi arrunta egongo da bi egunetan goizeko 4:00etan amaitu beharrean. 

Bestalde, 'R3 Pza. Príncipe de Viana - Navarra Arena' zerbitzuak Zaragoza etorbidetik (6-8) El Sadar estadiora joango da, handik abiatzen baitira Sevillara doazen autobusak. Zerbitzu berezi honen ordutegia 22:30etik 2:30era bitartekoa izango da, 15 minutuko maiztasunarekin. 

Maiatzaren 6an berriz, arratsaldean eta gauen zerbitzua indartuko da. 19:00etatik 2:00etara maiztasuna areagotuko da eskaera handiagoa izango delakoan, TCC enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!