Enrique Villarreal ‘Drogasek’ botako du Txantreako txupinazoa

Euskalerria Irratia 2023ko api. 25a, 07:28

Enrique Villarreal, artxiboko irudi batean.

Ostegunean hasiko dira festak, 20:00etan, eta astelehenera arte iraunen dute.

Txantrea auzoko festak ostegunean hasiko dira, hilaren 27arekin, 20:00etan. Enrique Villarreal Drogasek jaurtiko du Txupinazoa. Txantreako Jai Batzordeak musikarekin eta memoria historikoarekin izan duen konpromisoa. Horren aurretik, haren senideek osaturiko maiordomo taldeak Tantreako Ttunttunako protagonistak izanen dira, Txantreako plazan.

Txantreako festetako egitarauak aurten ehun ekitaldi baino gehiago izanen ditu. Aurrekontua 25.000 eurokoa izanen da, auzoko tabernariek, dendariek eta auzokideek egindako ekarpenei esker. Besteak beste, larunbatean kaldereteak eginen dituzte, igandean sokatira erakustaldia izanen da Ezkaba plazan, eta astelehenean artisautza azoka Arriurdiñeta plazan eta erraldoi elkarretaratzea. Kontzertuei dagokienez, larunbatean Maruxak taldeak joko du eta igandean, Goxuan Salsak. Emanaldion festalekuan izanen dira. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!