Zergatik jarri duzue abian kanpaina?
Gure elkargoak gaztelaniaz honako izen hau du: Muy ilustre Colegio de Abogados de Pamplona. Elkargoak izena alda dezan nahi dugu eta Colegio de la Abogacia de Pamplona dei dadin, emakume abokatuok ere ordezkatuta senti gaitezen, barnebilduta eta identifikatuta. Ez dugu uste asko eskatzea denik, baina elkargoari bi aldiz eskatu diogu hori egiteko eta biotan ezetz erantzun digu.
Lehen aldian 140 abokatuk sinatu zenuten eskaera, eta halere ezezkoa jaso zenuten.
2020an ekimen bat izan zen, elkargoari ofizialki eskatzeko izena alda edo egoki zezala, eta 140 abokatu sinatu genuen, bai. Orain, haien ekimenez, estatutuak aldatu dituzte izena berdin mantentzeko, eta horren aurkako helegitea aurkeztu dugu. Honako honetan 60 abokatuk sinatu dugu eskaera hori. Asko gara, beraz.