2023ko Sanferminetako Kartel Lehiaketako hamar kartel finalistak ezagutzera eman dituzte gaur goizean, Kondestable Jauregian. Jarraian, irabazlea aukeratzeko bozketa martxan jarri dute.
Hamar kartelak Kondestable Jauregian bertan ikusgai izanen dira, maiatzaren 2ra arte. Egun horretan amaituko da bozketa. Botoa on line eman daiteke, hemen eta hemen.
Iruñeko Udalak 465 obra jaso zituen aurtengo Sanferminetako kartel lehiaketarako. Afixok hamahiru lurraldetatik iritsi ziren: Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Finlandia, Mexiko, Kolonbia, Txile, Herbehereak, Txina, Brasil eta Estatu Batuetakoak. 217 obra jaso ziren Nafarroatik eta 121 Iruñetik.
Hamar kartelak aukeratu dituen epaimahaiko burua Jorge Urdanoz Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun Arloko zuzendaria izan da. Bokal moduan aritu dira Patti Martínez diseinu grafikoan, web diseinuan eta ilustrazioan aditua, Komunikazio eta Publizitate Enpresen Nafarroako Elkarteak izendatua; María Azkarate arkitekto eta argazkilaria, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Kultura batzordeko kidea; Mikel Santos Belatz marrazkilari, gidoilari eta ilustratzailea, eta Tiza elkarteko kidea; Patricia Fernandez diseinu grafiko eta komunikazioko KEY estudioko kazetari eta bazkidea; eta Mila García artista eta Variopinten kolektiboko kidea eta Arteetako teknikaria. Idazkaria Lidia Agerri izan da, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun arloko ofizial administraria.
KARTELAK
1. Plika 1.039. Izenburua: 204 horas (204 ordu)
2. Plika: 1.096. Izenburua: Nueve letras, nueve días, nueve emblemas (Bederatzi hizki, bederatzi egun, bederatzi ikur).
3. Plika: 1.141. Izenburua: Chupinazo (Txupinazoa).
4. Plika: 1.161. Izenburua: El color del año (Urteko kolorea).
5. Plika: 1.171. Seguimos (Bagoaz).
6. Plika: 1.329. Izenburua: Euforia.
7. Plika: 1.411. Izenburua: Kiliki-ki.
8. Plika: 1.433. Instante (Unea).
9. Plika: 1.458. Izenburua: Los vanguardistas (Abanguardia).
10. Plika: 1.533. Izenburua: Tipazo.