VW Nafarroako enpresa batzordeak elkarretaratzea deitu du astelehenean auto sektorearen alde

Euskalerria Irratia 2023ko api. 19a, 20:12

Enpresa hornitzaileen batzordeetako ordezkariak batzera deitu dituzte batasuna erakutsi eta sektorearen etorkizunaren aldeko dokumentu bat sinatzeko.

Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordeak elkarretaratzea deitu du "Nafarroako auto sektorearen etorkizuna babesteko" eta enpresa-batzordearen batasuna erakusteko, datorren astelehenean, 10:00etan, Landabengo lantegiko ate nagusian.

Enpresa-batzordeak ohar batean azaldu duenez, enpresa hornitzaileen batzordeetako ordezkariak ere deitu dituzte kontzentraziora. Ekitaldi horretan, "Foru Erkidegoko auto sektorearen etorkizunaren aldeko dokumentu bat" formalizatu eta sinatuko dute. Dokumentua Volkswagen Taldeko arduradunei bidaliko die Nafarroako VWko Enpresa Batzordeko Idazkaritzak.

Oharrean, "beharrezkoak" diren ekoizpen-bolumenak defendatzen ditu batzordeak, "hainbeste urtetan guztion ahaleginarekin sortu dugun fabrika-egitura mantentzeko, enplegua eta sortzeko gaitasuna eta enplegagarritasuna bermatzeko".

Halaber, Nafarroako egoitzan "gure lantegiak ikuspegi teknologikotik proiektatuko duen, kalitatezko enplegua bermatuko duen, enplegua sortzeko balioko digun eta ingurumen-inpaktua gutxituko duen" bateriak eraikitzeko proiektu baten alde agertu da enpresa batzordea. Gaineratu duenez, "hori guztia proiektu bideragarri, errentagarri eta azkar amortizagarri batean oinarrituta dago".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!