Elma Saizek Gobernua uzteko erabakia "berandu baino lehen" iritsiko dela adierazi du

Euskalerria Irratia 2023ko api. 19a, 17:53

Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Familia zuzendariordea eta Gizarte Eskubideen Saileko kabineteburua kargutik kentzea onartu du Nafarroako Gobernuak.

Elma Saiz Nafarroako Gobernuko kontseilari bozeramaileak asteazken honetan adierazi duenez, Iruñeko Udalerako hautagai gisa duen zereginari aurre egiteko Gobernuan jarraitzearen edo ez jarraitzearen inguruko erabakia "berandu baino lehen iritsiko da" eta "horren berri emango du".Hala ere nabarmendu nahi izan du Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Iruñeko Udalerako PSNren hautagai gisa duen egoera "guztiz bateragarria" dela.

Horren parean, Nafarroako Gobernuak, asteazken honetako bilkuran, Jesus Mª Rodriguez Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusia, Olga Chueca Nafarroako Autonomia eta Pertsonen Garapenerako Agentziaren zuzendariordea, eta Txema Mauleón Gizarte Eskubideen Saileko kabineteburua kargugabetzea erabaki du, hiruek hala eskatuta, hauteskundeetako zerrendaren bateko kide direlako. Apirilaren 24tik aurrera, orain arte Gizarte Eskubideen Saileko kabinetako idazkaria zen Muskilda Osteritzek ordezkatuko du Txema Mauleon kabineteko buru gisa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!