'Egile berriendako literatur lehiaketa 2022' liburua aurkeztuko du gaur Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2023ko api. 17a, 18:58

Karrikiri Elkartean arratsaldeko 19:30ean izango da aurkezpena eta bertan, poesia modalitateko saridunak egongo dira.

Iruñeko Udalak Egile berriendako euskarazko XXXII. Literatur Lehiaketako lan irabazleak biltzen dituen liburua aurkeztuko du astearte honetan. Liburukia Egile Berriak udal bildumaren 35. alea da eta Karrikiri Elkartea lehiaketaren antolatzaileetako batekin egingo dute aurkezpena.

Poesia lanen artean Ventura Ruizen Heriotza likidoa, Rakel Pardoren Poesia kabi eta hilobi eta Malen Alzuarten Bazaren heinean paradoxa zara lanak aurkeztuko ditu Castillo Suárek. Apirilaren 25ean, aldiz, narrazio laburren kategoriaren saridunen txanda izango da: Joxe Aldasoro, Iker Tubia eta Ainara Tirapu. Aurkezpena Maddi Ane Txoperena kazetari eta idazleak egingo du. Bi aurkezpenak 19:30ean izango dira, Karrikiri Elkartearen egoitzan.

Lehiaketara 18 lan aurkeztu zuren, 9 narrazio labur eta 9 poesia eta sari nagusiekin batera, epaimahaiak hiru aipamen berezi eman ditu eta liburuan argitaratu dira: Itziar Aguirre Sagasetari Sartu ez dena ezin atera lanagatik, Iñigo Satrustegi Andresi Nire-nirea dudan zu-hura-gu-zuek-haiek bat lanagatik eta Odei Ruiz Sarriasi Ilaunak lanagatik.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!