Arratsaldeko 20:45ean hasiko da Euskalerria Irratiaren zuzeneko kontakizuna Iosu Ganuza eta Eñaut Agirrebengoaren eskutik.
Joaneko partida Osasunak Athleticen aurka bat eta huts irabazi zuen Abderen gol ikusgarri bati esker. Orain, asteartean, Sevillako final handira iristeko azken ahalegina egingo du Osasunak.
575 zale gorritxok partida San Mamesen ikusteko aukera izango dute, nahiz eta Osasunak 6.546 eskaera jaso zituen Errege Kopako finalerdietako itzulerarako sarreren salmentako zozketan parte hartzeko.