465 afixa aurkeztu dituzte Sanferminak iragartzeko lehiaketara

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 30a, 18:40
2022ko Sanferminetako afixen erakusketa. Iturria: Iruñeko Udala

Gehienak Nafarroan eta Iruñerrian egindakoak dira. 

Iruñeko Udalak 465 obra jaso ditu aurtengo San Ferminetako afixa lehiaketarako. Aurkezteko epea gaur 14:00etan itxi da. Epaimahaia datozen egunetan bilduko da herri bozketan parte hartuko duten hamar proposamenak aukeratzeko. Bozketa epea 12tik aurrera irekiko da. Aukeratutako lanak www.pamplona.es eta www.pamplonaescultura.es udal webguneetan argitaratuko dira.

Parte hartu duten 465 kartelen artean, 18 atzerrikoak dira, zehazki, Mexiko, Estatu Frantziarra, Erresuma Batua, Italia, Kolonbia, Finlandia, Txile, Herbehereak, Txina, Brasil eta Estatu Batuetakoak. 217 lan jaso dituzte Nafarroatik, 121 Iruñatik, eta 230 Euskal Autonomia Erkidegoa, Herrialde Katalandarrak, Valladolid, Zaragoza, Sevilla edo Huescatik.

Adinari dagokionez, lehiaketara aurkeztutako kartel egile gehienak 30 eta 49 urte bitartekoak izan dira (154), 50 urtetik gorakoak (149) eta 19 eta 29 urte bitartekoak (131) dira. Gainera, 13 kartel daude, 18 urtetik beherako gazteenak.

Hautaketa datozen egunetan egingo duen epaimahaia honako hauek osatzen dute: Jorge Urdanoz, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun arloko zuzendariak; Patti Martínez, diseinu grafikoan, web diseinuan eta ilustrazioan aditua, Komunikazio eta Publizitate Enpresen Nafarroako Elkarteak izendatua; María Azkárate, arkitekto eta argazkilaria, EHAEOko (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) kultura batzordekidea; Mikel Santos Belatz, marrazkilari, gidoilari eta ilustratzailea, Tiza elkarteko kidea, Nafarroako Komiki Aretoaren antolatzailea; Patricia Fernández, KEY diseinu grafiko eta komunikazio estudioko kazetari eta bazkidea; Mila García artista Variopinten kolektiboko kidea. Idazkaria Lidia Aguerri da, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun arloko ofizial administraria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!