Euskarazko hezkuntza aldarrikatu dute ikasleek

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 23a, 13:17

Manifestazioa egin dute NUPeko euskara taldeak, Ikamak eta Gazte Euskaltzaleen Sareak, Hezkuntza euskaraz izango da lelopean.

Euskaraz bizi nahi baino ezin duen belaunaldia atera da kalera. Kezkatuta daude eta hizkuntzaren egoerarekin NUPeko euskara taldea, Ikama eta Gazte Euskaltzaleen Sarea. Euskaldunen aurkako "oldarraldi politikoa, juridiko eta mediatikoa" ematen ari dela salatu dute, normalizazioaz mintzatzen den bitartean.

Euskarak eta hezkuntza euskaldunak Nafarroan bizi du egoerarik larriena manifestazioa antolatu dutenen iritziz, eta D ereduak bizi duen egoera edo NUP jarri dituzte adibide. Baina ikasgeletatik at, euskarak bizi duen egoerarekin ere arduratuta daude. Nekatuta daudela ere adierazi dute, nekatuta euskararen biziraupenaz mintzatzeaz. Euskarak Euskal Herri osoan arnasa hartu eta plazaratzeko aukera izan den nahi dute.

Hori dela eta, ardura hartzeko eskatu diete euskaltzaleei. Herria euskaratik irudikatzen duen oro herri aktibaziora deitu dute, eta instituzio eta agintariei benetan euskara aurrera eramateko hizkuntz politika eraginkorrak ezarri ditzaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!