Asteburu honetan Iruñea izango da emakumezkoen xakearen hiriburua

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 22a, 19:20

Nazioarteko maisuak arituko dira larunbatean eta igandean Iruñeko Hiria Emakumezkoen Xake Txapelketan. 

Nafarroako Xake Federazioak kirol honetan aritzen diren emekumeak ikusarazi eta haren praktika sustatzeko, xake-taula baten inguruko asteburu betea antolatu du. 

Martxoaren 25ean, larunbatean, 10:30ean Iruñeko Hiria Emakumezkoen Xake Txapelketa jokatuko da Ziudadelako Arma Aretoan. Bertan, hirurogei bat jolakarik hartuko dute parte, horien arten hamabi maisu daude eta horietako zazpi nazioarteko dominadunak dira, hala nola Amalia Aranaz, Ayelen Martinez argentinarra eta Lilia Fuentes mexikarra. 

Nafarroako ordezkariak Oberenako bi jokalari izango dira: Nazioarteko Xake Federazioko (FIDE) maisu Leyre Abrisqueta eta Ehiartze Buiza.

Txapelketa sistema suitzar bidez jokatuko da, xake-joko azkarraren erritmoarekin (hamar minutu eta bost segundoko igoera jokaldi bakoitzeko), eta sari garrantzitsuak izango dira hamar sailkatuentzat. 

Igandean aldiz, goizeko 10:00etan, Nafarroako xakeari eta, oro har, publikoari aldi berean irekitako makro-topaketa bat egingo da. Nahi duen orok taula Iruñea Hiria Txapelketan parte hartuko duten jokalari handiekin partekatzeko aukera izango du. Horiekin batera, Olga Aleksandrova ukraniarra, Nazioarteko Maisua eta Emakumezkoen Maisu Handia egongo da. 

Igande eguerdian amaituko da jardunaldia emakumezkoen xakearen garapenari buruzko hitzaldi batekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!