Joseba Arbaiza (Sanduzelai): “Biribilgunearentzat konponbide integrala eskatzen ari gara”

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko mar. 20a, 10:04

Sanduzelaiko biribilguneari konponbidea eman diezaioten eskatzeko hainbat jarduera antolatu ditu auzoko plataformak.

Duela 20 urte onartu zuten Iruñeko mugikortasun plan orokorra. Konpondu beharreko arazotzat hartu zuten agiri hartan Sanduzelaiko biribilgunea. Lurperatzeko aukera jaso zuten, gainera; baina biribulguneak ez du konponbiderik oraindik.

40.000 ibilgailu baino gehiago igarotzen dira egunero Sanduzalai zeharkatzen duen errepidetik, eta auzokideek irtenbide "integrala" nahi dute.

Gaia lantzeko protesta egitaraua antolatu dute aste honetarako. Gaur mugikortasuna eta hirigintza lantzeko saioa antolatu dute, 19:00etan. Bihar, berriz, mahai ingurua eginen dute udaleko ordezkariekin. Baina UPNk uko egin dio gonbiteari.

Asteazkenean manifestazioan irtengo dira, 19:00etan. Ostegunean, amaitzeko, auzo batzarra eginen dute Civivoxen, orain arteko jarduerei buruzko informazioa emateko, egungo egoeraren balorazioa egiteko eta eman beharreko hurrengo urratsak lantzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!