Nafarroako Liburu-denden Saria 2023 jaso du Angel Errok, Euskal liburua kategorian Poema liburu bat – irakurtzeko jarraibideak – liburuarekin. Lehenengo aldiz, poema liburu batek irabazi du saria.
Mina eta atsegina dira Angel Erroren poema bildumaren ardatzak; liburu denden elkartearen hitzetan, "hainbat garaitan idatzitako poesiak eta gai desberdinei buruzkoak" biltzen ditu lanak, eta "antologiatzat har daiteke".
Saritutako beste lanen artean Nafarroako liburu dendek gaztelaniazkoatalean, libros Asteroide argitaletxearen 14 de abril Paco Cerdáren saiakera eta ilustrazio sailean Rafael Yockteng eta Jairo Buitragoren ¡Ugh!, un relato del Pleistoceno lana saritu dute.
Sari banaketa martxoaren 24an, ostirala, izango da, eguerdian, Kondestable jauregian, eta egun horretan bertan mahai-inguru bat egingo da sarien irabazleekin.