Arrazagatiko zapalkuntza gehigarria salatu dute

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko mar. 8a, 12:20

Atzerritarren legearen indargabetzea eta pertsona guztien erregularizazioa exijitu ditu SOS Arrazakeriak, arrazakeriaren aurkako eta mugimendu feministako kide eta eragile askorekin batera.

Hitzordurik ez dute ematen eta espedienteak ebazteko epeak gero eta luzeagoak dira. Iruñeko Atzerritarren Bulegoaren funtzionamenduaz SOS Arrazakeriak emandako bi adibide dira. “Atzerritartasun legea arrazista da, eta ez du ahalbidetzen bizi proiekturik garatzea”, zehaztu du Flabia Navarretek. Itzalpeko ekonomiara bultzatzen ditu, gainera, emakume arrazaliazatuak eta migratzaile. “Ez gaitu soilik patriarkatuak zapaltzen, arraza eta jatorria ezin ditugu gugandik bereizi”.

Bulegoan ematen diren egoerak erakusteko antzezlana egin dute, goizean, Buztintxurin. Laura Penagos Rodrigezek haragitu du funtzionarioen papera. Gertutik ezagutzen du gaia, Kolombiarra da, eta duela hamabost urte iritsi zen Euskal Herrira.

Arrazakeria gauza txikienetan dagoela gogoratu du Penagosek. Maiz entzun behar izaten dute atzerritarrek ez dutela lanik egin nahi, laguntza publikoez baliatzen direla. Baina, oro har, egun emakume migratzaileek hartzen dituzte zaintza lanak bere gain. Herritarrek gizarteari egiten dioten ekarpena aintzat hartu beharko litzatekeela iritzi dio Penagosek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!