Martxoak 8ko iritzi bilketa

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 8a, 10:32

Euskalerria Irratiak emakumeen iritziak bildu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunean.

Lorea Flores Greenpeaceko koordinatzailea: 

"Bizitza zaurgarria da beti eta klima aldaketak zaurgarritasun handiagoko egoeretara garamatza" 

Itxaso Torregrosa sexologoa:

 “Hezkuntza gehiago, zaintza gehiago, sexu-hezkuntza gehiago eta feminismo gehiago”

Irune Tubia medikua:

“Feminismoa ez delako hautu bat emazteontzat, justizia eta biziraupen kontua baizik”

Ana Sarobe ONEKA euskal emakume pentsionisten plataformako kidea:

"Aurten denon bizitzak erdigunera ekarriko ditugu eta zaintza banatu behar dugu, orain arte guk egin dugu bakarrik”

Ioar Cabodevilla arktitektoaren iritzia:

“Horrelako hiriak lortzean espazio publikoak gu zaintzen gaituela sentituko dugu eta behingoz zaintzak erdigunean egongo dira”

Nora Salbotx maistraren hitzak:

"Hezitzaile garen guztioi ohartzea ze puntutara arte patriarkatua sustraietaraino dagoen gure hezkuntza-sisteman sartuta"

Amaia Alvarez kazetaria eta ikerlariaren iritzia:

"Amatasunak gauza asko irakatsi dizkit, tartean komunitatearen beharra. Saretzearen beharra emakumeentzako oso garrantzitsua da, bai indarkeria salatzeko, bai genero arrakalak salatzeko eta baita ama izateko ere”

Irantzu Pastor argazkilaria:

"Zaintza lanek bizitza eta gizartea sostengatzen dute, baina hau guztiz ikusezina izan da historikoki"

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!