Denon bizitzak erdigunean. Feminismoa da alternatiba! lelopean antolatu ditu Nafarroako Mugimendu Feministak mobilizazioak aurten, gaurko, Emakumearen Nazioarteko Egunerako, martxoaren 8rako. 20:00etan izanen da manifestazio nagusia, Antoniutti parketik, eta Iruñerriko auzo eta herrietatik zutabeak antolatu dituzte bertaratzeko.
Zutabeak
Atarrabiatik 18:30ean abiatuko da zutabea Udaletxe plazatik eta oinez abiatuko da inguruko herriekin batera, 20:00etan Iruñean egingo den manifestazioarekin bat egiteko. Burlatan kontzentrazioa egingo dute Askas plazan eta ordu erdi beranduago abiatuko da zutabea Antoniuttiraino. Arrotxapetik berriz, 19:15ean abiatuko da zutabea Karbonillatik.
Ordu berean, 19:15ean abiatuko da zutabea Mendillorritik. Auzoko neska* gazteak taldeak antolatuta, arratsaldeko 17:30ean kafe kedada egingo dute Ostargi tabernan eta 18:00etan kalejira feminista Antzaratik.
Donibane auzoan arratsaldeko 18:00etan bizikleta martxa antolatu dute Asuntzio plazatik eta 19:00etan Zapaltzen gaituen sistemari sua, la organización nuestra fuerza kontzentrazioa Azuelo Monasterioko plazan. 20:00etan manifestazioa Antoniuttin.
Egun osoko egitarauak
Arrosadiako eta Azpilagañako mugimendu feministak eta La Zurdak egun osoko egitaraua antolatu dute martxoaren 8rako. 14:00etan bermuta San Fermin Peñan eta 14:30ean bazkari ez mistoa (Albenizen eta Vienan salgai). 16:00etan La Zurda espazioan Kafeminista kafe-feminista antolatu dute, ondoren, 18:30ean kalejira auzoetan zehar eta 19:30ean Felisa Munarrizen elkarretaratzea manifestazio orokorrera igotzeko.
NUPeko talde feministak ere, egun osoko egitaraua antolatu du. Goizeko 11:30ean manifestazioa egingo dute liburutegi plazan eta 12:00etan kontzentrazioa NUPeko Neska* gazteekin. Jarraian, Open mic eta bazkari autogestionatua eta arratsaldeko 20:00etan manifestazio orokorrarekin egingo dute bat.
Itaia, sozialismoaren alde borrokan
Itaiak antolakuntzaren deia zabaldu du eta gaur, 19:00etan, Iruñeko Udaletxe plazatik manifestazioa egingo dute “emakumearen botoak gure indarra batuko du sozialismoaren aldeko borrokan” lelopean.
Goizeko deialdiak
Goizean aldiz, SOS Arrazakeria Nafarroak antolatuta Gora borroka antirrazista! lelopean kontzentrazioa 10:30ean. 11:00etan LAB sindikatuak mobilizazioa antolatu du Parlamentuan, “zaintza lanak behar-beharrezkoak direla bizitzeko” aldarrikatzeko eta “horien pribatizazioa eta negozio bihurtzea” salatzeko. 11:30ean berriz, Gaztelu Plazan Feminismoa bai, inklusioa ere bai! CERMIN Nafarroaren eskutik. 12:00etan Udaletxe plazatik Ikasle Sindikatuak ikasleen greba feminista egitera deitu du.
Zure herriko edo auzoko deialdien berri baduzu, eta ez badugu jaso, bidali info@euskalerriairratia.eus helbidera.