Sutea izan da Mendillorriko terraza batean

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 3a, 09:34

Ostegunetik ostiralerako goizaldera piztu da sua. 

Nafarroako suhiltzaileek eta Iruñeko Udaltzaingoak Mendillorri auzoko ostalaritza lokal bateko terraza batean piztutako sutea itzaltzeko lanetan parte hartu dute gaur goizaldean.

Poliziak Twitterren duen kontuan jakinarazi dutenez, gertaera 03:30 aldera izan da, eta Udaltzaingoak su-itzalgailuak erabili eta ondoren suhiltzaileek esku hartu arren, altzariak nahiko kaltetuta geratu dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!