Auto-istripu batek zirkulazio arazoak eragin ditu Baxe Nafarroako etorbidean

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mar. 2a, 13:34

Iturria: Iruñeko Udaltzaingoa

14:05ak aldera berrireki dute ibilgailuentzako trafikoa.

Auto-istripua gertatu da Iruñeko Baxe Nafarroa etorbidean, apaiztegiaren parean, Belosorako noranzkoan. Autoa bidetik atera eta erdibitzailera igo da. Ibilgailuaren gidaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Ezbeharraren eraginez norabide horretan zein Iruñeko erdigunerako noranzkoan bina errail moztu ditu Udaltzaingoak eta autoak tarteka igarotzen ari dira normalean ibilgailu publikoentzat gordetako bideetatik. 14:05ak aldera berrireki dute trafikoa puntu horretan.

Une honetan auto ilarak sortzen hasiak dira eta Eguesibar kalean ere trafikoa partzialki moztuta dago. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!