Ez dira gutxi dituzten aldarriak. Euskal Herriko Mugimendu Feministak baieztatu baitu ez dela asko aldatu ardatz ezberdinetatik emakumeek bizi duten zapalkuntza egoera. Egoera kolapsora heltzen ari dela ohartarazi dute, ordea. Sistema bortxatzailea dela adierazi dute, “egitura heteropatriarkal eta kolonialetan oinarritzen dena". Horren aurrean, zaintza jarri nahi dute erdigunean, “lurraldeen eta herrien arteko interdependentzia loturak saretzeko”.
Zaintza aldarrikatuko du @M8EuskalHerria-k M8an
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) March 1, 2023
👉Zaintzarako eskubide kolektiboa eraiki nahi dute feministek, zaintza sistema bortxatzailearen aurrean. Denon bizitzak eradigunera: feminismoa da alternatiba lelopean 20:00etan eginen dute manifestazioa Iruñean. @IrunerrikoMF pic.twitter.com/6IXPHsg5Pj
Zaintza iraultzea dena eraldatzea eta emakumek beti bizi izan duten indarkeriaren eta desberdintasunaren ardatz nagusietako bat kolpatzea eta astintzea da mugimendu feministarentzat. Eta egungo ereduaren aurrean, honakoa da proposamena: "Zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko apostua da gurea, askatasunez eta arduraz gure bizi osoan zehar duintasunez zainduak izateko zein besteak zaintzeko".
Zaintza sistema heteropatrialkala suntsitzeko hartu nahi ditu aurten kaleak mugimendu feministak. Iruñean 20:00etan izanen da manifestazioa, Antoniuttitik, baina herri eta auzoetan ere izanen da deialdirik.