Adineko pertsonen bakardadea zainduko dute Donibane auzoko merkatariek

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 23a, 07:56

Sarea osatu dute eta protokolo bat zehaztu, muturreko bakardadeak eragiten dituen sintomak bezeroen artean atzemateko. Auzoko osasun etxe eta gizarte zerbitzuekin elkarlanean arituko dira.

"Despistatuta dago, gaziki apainduta, erosketa bitxiak egiten ditu edota egun asko dira dendatik azaldu ez dela; sintoma hauek eta gehiagorekin adi izanen gara auzoko dendetan", azaldu du Donibane-Ermitagañako Merkatarien elkarteko Iñaki Muñozek. Elkar zaindu gaitezen, elkar zaindu gaitzaten premisapean, Donibaneko merkatariek, prebentzio sarea osatuko dute, auzoan bizi diren adinekoen pertsonen bakardade arazoak atzemateko. Bezeroen egunerokoarekin adi izanen dira.

Osasun etxe eta auzoko zerbitzu sozialekin elkarlanean lan eginen dute merkatariek, behin arazoa atzemanda, hauek lan egin dezaten. Donibaneko Adinekoen Aldeko Akordioaren baitango programa da hau, auzoan bizi diren adineko pertsonen bakardadearekin kezkatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!