Gidari bat hil da Iruñeko Donibane auzoan

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 20a, 10:22
Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa istripuaren tokian. Iturria: Iruñeko Udaltzaingoa

Gizonaren autoa bidetik atera da eta eraikin baten kontra jo du.

Gidatzen zuen autoa bidetik atera da eta eraikin baten zutabearen kontra jo du. Goizeko 8:00ak aldera jazo da ezbeharra Donibane auzoko Zilbeti Monasterioaren kalean, Iruñeko Udaltzaingoak adierazi duenez.

Osasun-zerbitzuak, suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira. Gidaria suspertzen saiatu arren, hil egin da. Diario de Noticias egunkariaren arabera, Udaltzaingoa gertatutako ikertzen ari da eta ez da baztertzen gidaria autoaren kontrola galdu aurretik zorabiatu izana eta haren heriotza arrazoi naturalengatik izatea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!