Iritsi dira inauteriak Nafarroara

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 17a, 12:59

Inauteriak ospatuko dira asteburu honetan Nafarroako zenbait tokitan.

Ostegun gizenak hasiera eman die herri askotako inauteriei. Iruñerriko eta Nafarroako herri askotan mozorroak prest dituzte jada eta festaz betetako asteari hasiera emango diote asteburuan. 

Larunbatean, Iruñean Kaldereroek Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte. Elizondon eta Donezten berriz, karrozek zeharkatuko dituzte herriko kaleak. Eta atarrabian, industriales eta landakoz jantziko dira eta kaleetatik Mari, Atarrabi eta Mikelats ikusi ahalko ditugu. Martingalaren pertsonai nagusiena ere asteburuan ikusi ahalko dugu. Lukas Aierbekoa Atarrabian bizi izan zen eta Burlatan sorginkeri batzuk egin omen zituen. Beraz, larunbatean Burlatan akerburuak, txakurburuak eta Lukas Aierbekoa topatuko dituzue.

Eta igandean, kontuz! Kokoa dator eta. Iruinkokoa iruñeako inauteria euskaldunaren txanda izango da. Beran, aldiz, Iñude eta artzaien txanda. Urrunean kriskitinak entzuten dira eta Lesakako mairuak eta goitarrak ditugu. Unanuan mamuxarroak aterako dira eta Lantzen pertsonai ezagunen txanda izango da, Miel Otxin, Ziripot, Txatxoak eta Zaldikoak alde batetik bestera ibiliko dira Lantzen.

Pertsonai beldurgarriei ere irekiko die bidea asteburuak. Altsasun, inauteri txikiak ospatuko dituzte igandean, eta astearte arratsaldean, momotxorroek odolaren errituala eta akelarrea egingo dute.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!