M28 udal eta foru hauteskundeak

Udala hauteskundeetako hautestontziak prestatzen hasi da

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 16a, 13:22

Sei behargin kontratatu dituzte lanak egiteko.

Otsailean hasi dira datorren maiatzeko udal eta Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskoletan jarriko den materiala prestatzen. Iruñeko Udalak, Enplegu Sozialaren arloaren bidez, sei pertsona kontratatu ditu, maiatzaren 28an dena prest egon dadin egin beharreko lanak egiteko.

Hauteskunde prozesuak arautzen dituen apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuak, ezartzen du Espainiako Gobernuak eskualdeko hauteskunde-batzordeei eman behar dizkiela hautestontziak. Eta hauei muntatzea eta zigilatzea dagokiela. Udaletako idazkariak eskualdeko hauteskunde-batzordeetako ordezkariak direnez, udalek egiten dute lan hori. Horregatik, udalerriek hauteskundeetan erabiltzen diren hautestontziak zaintzen dituzte. Lehen urratsean, datozen hauteskunde autonomiko eta munizipaletan, 279 hauteskunde-mahaitan banatuko da errolda, bakoitzean bina hautestontzi dituztela, atal bakoitzeko hautesle-kopurua banatzeko.

Hauteskundeen data hurbiltzen joan heinean, kontratatutako sei pertsona horiek hiriko eraikin edo instalazio publikoetan egokitutako hauteslekuetan material garbitu, errepasatu eta zigilatua eramaten eta muntatzen lagunduko dute. Gainera, hauteskundeak egin ondoren, Udalak berriro zaindu ahal izateko erabilitako elementu guztiak biltzen ere parte hartuko dute, azaroko hauteskunde egunera arte.

Beharginak

Kontratatutako sei pertsonak Laneratze eta Gizarteratze Taldearen  bidez hautatu dituzte, eta enplegagarritasun txikiko profila lehenetsi dute hautaketa egiterakoan, baita 55 urtetik gorakoen profila ere, kotizazio-denbora osatzeko. Peoi-kontratua dute, lanaldi osokoa eta jarraitukoa. Kontratuak irauten duen lau hilabeteetan, otsaila eta ekaina bitartean, hainbat eginkizunez arduratuko dira. Besteak beste, botoak jasoko dituzten 600 hautetsontzi inguru garbitzea eta konpontzea; hauteslekuetan banatzen diren 120 kabinak errepasatzea eta konpontzea, botoaren pribatutasuna gordetzeko; eta botoa emateko guneak antolatzeko hauteskunde-zentro jakin batzuetara eraman behar diren ehun mahai mantentzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!