Hego Euskal Herriko hautagaiak bildu ditu EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 14a, 19:44

EH Bilduko udal eta foru hauteskundeetarako hautagai nagusiek lan bilera egin dute, Iruñean, maiatzera begirako lan ildoak zehazteko.

Ezberdinkeria sozialei eta egoera zaurgarrian dauden herritarrei irtenbideak ematea ezinbestekoa dela adierazi du EH Bilduk, politika publikoak indartuz.Hauteskundeak Euskal Herriaz hitz egiteko aukeratzat ditu alderdiak: "Euskal Herriak erregenerazio bat behar du", adierazi du koordinatzaile nagusi den Arnaldo Otegik.

Ardura hori izanen duen lantaldea aurkeztu dute, gaur: Nafarroako Laura Aznal eta Joseba Asiron, Arabako Eva Lopez de Arroyabe eta Rocio Vitero, Gipuzkoako Maddalen Iriarte eta Juan Karlos Izagirre eta Bizkaikoi Iker Casanova eta Maria del Rio.

Alderdiak Euskal Herri osokorako proiektu politiko bat ordezkatzen duela adierazi dute, eskuina alde batera utziko dutela maiatzean, eta herritarren ondoan izanen direla. Bi eredu izanen dira aukeran maiatzeko hauteskundeetan Laura Aznal foru presidentegaiaren iritziz: "EH Bildurena eta aski ezaguna den eskuinarena".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!