Langile publikoak, greban

Hauek dira langile publikoen grebarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 14a, 11:51

Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla salatu dute Osasunbideko sindikatuek.

LAB, CCOO, ELA, UGT eta STEILAS sindikatuek grebara joko dute bihar eta Nafarroako Gobernuak zerbitzu minimoen proposamena bidali die. Besteak beste, unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta haur-eskolak irekita edukitzeko eta larrialdietako zerbitzua mantentzeko.  
Hartutako neurriak zortzi sailei eragingo diete: Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Herrizaingoa; Migrazio Politikak eta Justizia; Ekonomia eta Ogasuna; Hezkuntza; Osasuna; Kultura eta Kirola; Gizarte Eskubideak eta Landa Garapena eta Ingurumena. Hauek dira egongo diren zerbitzu minimoak:

Osasun Departamentua

Gobernuak finkatutako zerbitzu minimoak Osasunbideari dagokionez, Idazkaritza Teknikoaren Administrazio Kudeaketa eta Modernizazio Atalari (zerbitzu orokorreko langile bat) eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari baino ez diete eragingo. Gainerako zerbitzuak mahai sektorialeko sindikatuek (LAB, CCOO, ELA, UGT eta SAE) erregistratutako grebaren araberakoak dira.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari dagokionez:

  • Epidemiologia eta Prebentzio Sanitarioko Zerbitzua: Detekzio Goiztiarreko Atalean 5 langile, bat goizez, bat arratsaldez, goizeko unitate mugikor bat, bitarteko unitate mugikor bat eta arratsaldeko unitate mugikor bat; 6 administrari; 2 erizain (jaioberrien behaketan bat eta kolon eta zervixen detekzio goiztiarrean beste bat); eta 2 medikua (erradiologian eta medikuntza prebentiboan).
  • Kudeaketa Ekonomiko eta Profesionalen Zerbitzuan 2 administrari, Bularreko minbizia goiz detektatzeko programarako 2 txofer, zerbitzu orokorretako 2 langile eta telefonista bat.   
  • Elikagaien Segurtasuneko eta Ingurumen Osasuneko Zerbitzuan  albaitari ikuskatzaile bakarra duten hiltegietan 8 (ohiko plantillaren % 100) eta albaitari ikuskatzaile bat baino gehiago dutenetan 6 langile. Ingurumen Osasuneko Atalean teknikari bat; administrari bat; teknikari espezialista bat; laborategiko langile bat; Zerbitzu Anitzetako langile bat; garbiketa-jardueretan 7 langile; Laguntzaile Sanitario bat; Osasun Publikoko ikuskatzaile bat; eta 2 kimikari.


Hezkuntza Departamentua 

  • Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan: ikastetxeko zuzendaria. Ikasketaburua. Irakasle bat Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru unitate edo frakzio bakoitzeko. Irakasle bat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau unitate edo frakzio bakoitzeko. Zaintzaile bat dagoen zentroetan, gutxieneko zerbitzuak egokituko zaizkio, eta, gehiago daudenetan, zaintzaileen % 50. Ikastetxeetako zuzendaritzak zehaztuko du zein irakaslek garatu beharko dituen gutxieneko zerbitzu horiek, eta, hala badagokio, zein zaintzailek.
  • Departamentuaren bulegoetan, administrari batek Hezkuntza Departamentuaren Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrari erantzun beharko dio.
  • Haur-eskolak: hiru haur-hezitzaile, sukaldari bat eta zuzendaria izango dira ikastetxeko. 

 

Nafarroako Gobernuak Osasun Departamentuan ezarritako gutxineko zerbitzuak gehiegizkoak direla salatu dute sindikatuek, protestak indargabetzeko ahaleginetan "gehiegizkoak eta onartezinak" direla diote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!