Maiak hirigintza pribatua sustatzen duela salatu du Geroa Baik

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 14a, 11:40

Enrique Maiaren etxebizitza politika kritikatu du Koldo Martinez Geroa Baiko Iruñerako alkategaiak. 

Azken bi legegintzaldietan etxebizitzaren alorrean bultzaturiko politika goraipatu du Geroa Baik. Udalen eta gobernuen arteko akordioei esker garatu dira horiek, baina Iruñeko Udalarekin lankidetza zaila dela aitortu du Jose Mari Aierdi kontseilariak.

Hiri eredu garaikide eta jasangarri baten alde hitzarmena proposatu berri dio gobernuak udalari, etxebizitza sozial, babestu eta publikoa garatzeko lurzorua eskura utz dezan udalak. Baina erantzunaren zain daude.

Enrique Maiaren ereduaren aurkakoa da koalizioa, eta bestelako politikak garatu nahi ditu hauteskundeen ondotik. Koldo Martinez alkategaiak eman du Geroa Bairen asmoen berri: “Auzoak josi nahi ditugu, aukerak eman tokiko dendei”. Udal gobernu progresista bat du helburu koalizioak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!