Gaur izanen da lehenengo emanaldia. Marina Lameiroren ‘Dardara’ filma eskainiko dute Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarlanean, Berri Txarrak taldearen inguruko ikus-entzunezkoa. Gorka Urbizu abeslaria izanen da aurkezpenean, eta ondoren solasaldia eginen da ondoren.
Nafar ateneoarekin batera udalak garatzen duen programazio egonkorraren barnean kokatu dute antolatzaileek dokumentalaren proiekzioa. Emakumeek egindako eta bertakoak diren lanak lehenetsi nahi izan dituzte; eta guztietan izanen dira protagonistekin hitz egiteko aukera.
Hurrengoa, martxoaren 15ean proiektatuko dute; Juan San Martinen eta Ritxi Lizartzaren ‘Ainarak’. Azkena, Amagoia Gurrutxagaren ‘Loreak belaunetan, kulturaren zazpi ahots gazte’ filma izanen da martxoaren 28an. Kondestablearen jauregian izanen dira proiekzio guztiak, doan.