Baxe Nafarroan dantzak izan duen bilakaerak hitzaldia eskainiko dute Antton Lukuk eta Jojo Bidartek. Arratsaldeko 19:30etan izanen da, Ortzadar Elkartearen egoitzan.
Antzezlanak izanen dira bereziki aukeran, hala ere. Maitasuna baino handiagoa den sentimendu bakarra dago antzezlana eskainiko dute Laban gaur 19:00etan Itzali telefonoak antzerki zikloan. Malaspulgas antzerki konpainiaren eskutik Ilargiaren atzean familiako kide guztientzako antzezlan, bihar Atarrabiako Kultur etxean. Baluarten, 'Pinocchio, Eldarniozko istorioa' ikusteko aukera izanen da.
'Gutun magiko bat' magia saioa eskainiko du berriz Itzal magoak, Sanduzelaiko Civivoxean.Igandean oholtzak beteko dituztenak, berriz, Zirika Zirkusekoak eta Hodei MAgoa izanen dira. Aurkitu gabeko altxorra eskainiko dute Burlatan; eta magoa Mutiloan ariko da.
Igandea, baina, mantapean amaitzea da Labaren proposamena. Ama espainiarrak filma eskainiko dute. Txiki eta Otaegiren fusilamenduei buruzko dokumental bat da, 1975ean grabatutakoa. Arantza Santesteban zinemagilak aukeratu du filma, eta harekin solasaldia izanen da ondoren.