Babesik gabe, beste urte batez luzatu behar izan ditu Navarra Sumak Iruñeko aurrekontuak. Egin asmo dizkion zuzenketak onartzeko osoko bilkura egiten ari dira gaur goizean, eta eskuinak osposizioaren asmoak jarraitu beharko ditu. EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik 3,6 milioi euroko hamasei aurrekontu aldaketa adostu dituzte.
Diru partida garrantzitsuenen artean, oposizioa osatzen duten hiru alderdiek adostu dute milioi bat euro bideratzea familiei etxebizitzak birgaitzeko laguntzak emateko, milioi erdi euro Pio XII.aren korridore jasangarria amaitzeko, 500.000 euro Gaiarre antzokiaren azpiegitura modernizatzeko eta 300.000 euro Iruñeko Udalak garapenerako eskaintzen dituen laguntzak handitzeko konpromisoa betetzeko.