OSASUNA 2 - 1 SEVILLA

Ametsari heldu dio Osasunak

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 26a, 10:37
Jokalariak garaipena ospatzen. Iturria: C.A. Osasuna

Osasunak Sevillari irabazi zion (2-1) Sadarren. Luzapenean Errege Kopako finalerdietarako sailkatu ziren gorritxoak.

Talde gorritxoak luzapenean irabazi zuen Abderen golari esker. Sevilla final-laurdenetan kanporatu ondoren, Osasunak Errege Kopako finalerdietarako txartela lortu zuen; bere historiako Errege Kopako seigarren finalerdia jokatuko du. “Hainbeste urte pasa ondoren, partida oso garrantzitsua jokatu dugu hemen, Sadarren, luzapenera eraman eta irabazi dugu”, ospatu zuen Jon Moncayolak partidaren amaieran.

‘Chimy’Avilaren golarekin aurretik jarri zen Osasuna eta Sevillak berdinketa lortu zuen 94. minutuan En-Nesyriken golarekin. Luzapenean berriz, Sevillak berdinketaren bila jarraitu zuen arren, gorritxoak gailendu ziren eta Abderen golarekin zaleen eta taldekideen ospakizuna nagusitu zen Sadarren. “Horrelako gauak bizi nahi ditugu eta espero dugu gehiago egotea”, adierazi zion Moncayolak Euskalerria Irratiari.

Urtarrilaren 30ean Errege Kopako finalerdietan izango duen aurkaria ezagutuko du Osasunak, Espainiko Futbol Federazioak zozketa egiten duenean. Bitartean, hurrengo partida, urtarrilaren 29an, 16:15ean, Sadarren, Atletico Madrilen aurka. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!