EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen udal taldeek adierazpen bat sinatu dute elkarrekin, Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenari buruzko programazioari lotutako UPNren “aldebakartasuna” gaitzesteko. Atzo aurkeztu zuen egitaraua Iruñeko Udalak, aurretik oposizioko taldeei jakinarazi gabe.
“Batasunaren Pribilegioak (1423ko irailaren 8a) hiru burgoen arteko gatazkei amaiera emango zien akordio bat ezartzea zuen helburu. Konkordia-mugarri bat izan zen, eta elkartze horren ondorioz onartu ziren hiriaren funtzionamendua modu bateratuan arautu zuten lehen ordenantzak”, hiru taldeek idatzian gogoratzen dutenez. “Aurten, 600 urte bete dira fundazio-itun hura sinatu zenetik, baina deitoratu behar dugu UPNk alde bakarretik aurkeztu duela programa bat, aldez aurretik inongo talderi informaziorik eman gabe”.
Gaur landuko dute testua lehendakaritza batzordean. Gobernu-taldeari gune berri bat ireki dezala eskatuko dio oposizioak, “adostasun-proposamen bat lantzeko, ospakizun hori hauteskunde-helburuekin ez erabiltzeko”.