Koldo Martinez (Eskoriatza 1953) izanen da Geroa Bai koalizioaren alkategaia maiatzeko udal hauteskundeetan. Asteburuan berretsi eta publiko eginen da bere hautagaitza. Martinezekin, Geroa Baik aurrekohauteskundeetan galdutako indarra berreskuratu nahi du 5 zinegotzi izatetik 2ra pasa zirenean, Itziar Gomez zerrendaburu zelarik.
Koldo Martinezek Euskadiko Ezkerran abiatu zuen bere ibilbidea 90. hamarkadan baina Nafarroa Bairekin lehendabizi eta Geroa Bairekin gero egin du bere ibilbide publikoena. Foru Parlamentaria eta bozeramalea izan da 2015etik 2019ra eta orduz geroztik, nafar senataria da Madrilen.
Medikua lanbidez, medikuntza intentsiboan aditua, bioetikako fundazioko presidentea ere izan da Martinez.