Gaur itzuli dira lanera Landabengo VWen. Oporraldia bi egunez luzatu du enpresak, erdieroale faltagatik. Bitartean aldi baterako lan erregulazio espediente berri baten beharra duela esan die enpresak sindikatuei. Orain arte ez bezala, ordea, aitzakia bitxi bat jarri du mahai gainean multinazioanalak: tropa txinatarrek Taiwanen kontrola har dezaketela.
Argudioa gaitzetsi du ELA sindikatuak. Eta horrelakoek urtero bat egoteko aukera zabaltzen duela ohartarazi dute, enpresak horretarako beharrik ez duenean.
Azken bileretan ez da dena txarra izan, baina. Errelebu kontratuak eta borondatezko bajak, baldintza berdinetan urtebete luzatu ditu enpresak. 150 finko gehiago izanen dira, ondorioz, aurten.