2023/01/18 20:00

Antzerkia

'Lagun beltz asko'

'Lagun beltz asko'
Gaiarre, Iruñea

Berandu da. Arimarik ere ez dabil kalean. Ixteko zorian dagoen edozein taberna da. Barnean, jabea eta haren lagun onena azken tragoa hartzen ari dira. Elkarren lagun bikainak dirudite, baina biek dituzte sekretuak eta traizioak ezkutuan. Batbatean, galduta dabilen gizon batek atea joko du eta Londresen duen alabari deitzeko mugikorra kargatzen uzteko eskatuko die. Gau luze baten hasiera izango da: ‘hemengoek’ lagundu besterik ez diote egin nahi hain urrundik datorren horri, ia ezer ulertarazi eta ulertu egin ezin duen horri. Era berean, taberna batean sartu eta bi anfitrioiek ezkutuan zituzten sekretuak nahi gabe nahasi dituen atzerritar baten istorioa ere bada.

Antzerkia arratsaldeko 20:00ean izango da, Gayarren Antzokian.

Sarrera: 8€

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!