Irrati libre eta komunitarioen egoeraren arazoari irtenbide bat emateko borondate politikorik ez dagoela uste dute Eguzki irratiako kideek. Espainiako Ikus-Entzunezko Lege Orokor berria jarri dute horren azken adibide. Lizentzia lortzeko aukera ematen du legeak, baina baldintza batzuen pean.
Borondate politiko eza orokorra dela diote. Nafarroako Gobernuak irrati komunitarioentzako lizentzia bat lortzeko deialdia atera zuen 2017an, baina azkenean lehiaketarako deia desegin zuetela gogorarazi dute.
Eguzkik 40 urte bete ditu aurten. Ez du legezko frekuentziarik, eta legearekin fio ez diren arren, lizentzia lortzeko eskaera egin dute. “Ahotsa ez dutenei ahotsa ematen jarraitzea da garrantzitsuena”, adierazi du Ekhiotz Prietok. 40. urteurrena ospatzeko irrati maratoia eginen dute ostiralean.
— Eguzki Irratia (@Eguzki_Irratia) December 8, 2022