PSNk aurkeztu du adierazpena eta EH Bilduk zein Geroa Baik alde bozkatu dute. Bi puntu ditu. Lehenean, deitoratu egiten da barrak berriz jartzeko Maia alkateak eta Garcia Barberena zinegotziak adierazitako asmoa. Bigarrenean, exijitzen zaio alkateari ez dezala inolako erabaki garrantzitsurik hartu 2023ko Sanferminetara begira aldez aurretik Sanferminetako Mahaian eztabaidatu eta adostu gabe.
Maia alkateak eta Garcia Barberena zinegotziak publikoki arrakastatsutzat jo zuten barren funtzionamendua iragan sanferminetan, eta datozenean ekimena errepikatzeko asmoa azaldu zuten. Horren aitzinean, Gazteluko Plazako auzokide talde batek oharra plazaratu zuen, barrak gogor kritikatuz eta Navarra Sumako udal aginte taldearen jarrera salatuz. PSNk horren ondoren aurkeztu zuen adierazpena.