Apirilaren 15ean zendu zen Iñaki Segurola idazle eta filologoa. Hil aurretik, Ganorexia izenburudun saiakera idatzirik utzi zuen. Gogoeta laburrek eta horien komentarioek osatzen dute liburua: Segurolak herria eta hizkuntza, giza harremanak eta taldetasuna landu zituen, besteak beste, eta Ekialdeko tradizioko hiru ipuin datoz, hark euskaratuta.
Garbiñe Larrea Segurolaren alarguna eta liburuaren editorea, Jorge Gimenez Alberdania argitaletxeko editorea eta Beñat Muguruza ikerlaria izan ziren liburuaren aurkezpenean. Bideoan ikus daiteke lerroon azpian.