Asisko Urmenetaren Amaiur! Libera State eleberri grafikoaren aurkezpena arratsaldeko 19:30ean eginen dute gaur, hilaren 24arekin, Txantrea auzoko Biltoki elkartean. Amaiur gazteluaren setioaren 500. urteurrenean, Urmenetak gure historia markatu zuen gertakari haren nondik norakoak bildu ditu modu grafiko eta erakargarrian.