Zehazki zer eginen duen ez du argitu nahi izan, eta erabaki bakoitza bere momentuan hartuko duela adierazi du gaur Elma Saizek. Badirudi, hala ere, gobernuko kontseilari eta bozeramaile izaten jarraituko duela nahiz eta PSNko zerrendaburu izan Iruñerako. Egoera horretan dagoen lehenengoa ez dela adierazi du, eta ez duela uste azkena izanen denik.
Legegintzaldi honetan, ordea, azken adibidea oso bestelako da. Irailean, Eneko Larrartek dimisioa eman zuten Etxebizitza zuzendari nagusi gisa, Tuteran hautagaitza aurkezteko Nafarroa Zurekin kolazioarekin. Elma Saiz, ordea, legea errespetatuko duela esatera mugatu da gaur. Iradokiz legeak uzten dion arte mantenduko dituela bi postuak.
Atzo abiatu ziren primarioak alderdi sozialistan, ilusioz hartu du aurkezteko erabakia. Saizek azpimarratu du gaur salbuespena eginez mintzatu dela gaiaz gobernu saio baten ondotik.