Enrique Maiak ez du argitu alkategai izango den ala ez

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 23a, 13:25

"Nere denbora behar dut erabakia hartzeko" adierazi du Enrique Maiak, gaur goizean azken hilabeteetan zurrumurrua zena, Diario de Navarran argitaratuta ikusi eta gero. "Ez dut baieztatu ezta ezeztatu nahi" azaldu du Maiak, "Laster eginen da publiko nere erabakia".

Enrique Maia alkategai izanen ez zelaren albisteak ireki du gaurko goiza. Azken hilabeteetan Iruñeko udaletxean zurrumurrua zena paperera eraman du Diario de Navarrak. Maiak ordea ez du albistea baieztatu nahi izan gaur eguerdian, "Aurki eginen dut publiko nere erabakia". Enrique Maiak 12 urte egin ditu udalbatzan, horietatik 8 alkate moduan. "Ez da indar falta kontu bat, bestelako faktoreak ere badaude erabakia hartzerako orduan" azaldu du UPNko buruak, "Hala ere desdramatizatu beharko litzake guztia, ez baita ezer pasatzen nere erabakiarekin, garrantzitsuena UPN agintean jarraitzea da".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!